Itxi

Osasuna

Titular izan daiteke

Ruper (Osasuna-Athletic):"Irabaziz gero helburua gertu izango dugu"

Asier Legarda

Taxoare

Hasierako hamaikakoan sei aldaketa egin ditzake Camachok Athletici aurre egiteko.

Jose Antonio Camachok iraultza txiki bat prestatu dezake Athletici aurre egiteko, eta gaur Taxoaren ikusitakoaren arabera, badirudi sei berritasun izan daitezkela gorritxoen hasierako hamaikakoan. Eta berritasunetako bat Ruper izan daiteke.

Euskarri bikoitzean Puñalen bikotekidea izan daiteke Aiegiko erdilaria, eta gogotsu azaldu da gaur: "Jardunaldi asko egin ditut hasieratik jokatu gabe eta Athleticen aurka ez da egunero jokatzen, lehia handia dago bi taldeon artean eta gogotsu nago. Athletic etxetik kanpo bolada txarrean da, baina aurkaria Osasuna izanik gogo bereziarekin zelairatuko dira hiru puntuen bila, eta norgehiagoka erakargarria bezain zaila izango da. Astelehenean irabaziz gero helburua ziurtatuta izango da gutxi gora bera", adierazi du Osasunako euskarriak.