Itxi

Osasuna

Astelehenean, 21:00etan

Osasuna-Athletic: Juanfranen zain

Asier Legarda

Taxoare

Garaiz osatzen bada bost aldaketa egingo ditu Camachok hamaikakoan, bestela sei.

Sergio, Flaño, Pandiani, Juanfran, Nekounam... aste honetan arazo fisikoak izan Osasunako jokalarien zerrenda luzea da benetan. Hargatik, Nekounamen parte hartzea ia baztertuta badago ere (azken bi asteetan ezin izan du taldekideekin batera entrenatu), badirudi gainerako jokalari guztiak Athleticen aurkako derbirako prest izango direla.

Juanfran da une honetan kezka eragiten duen bakarra, nahiz eta badirudien eskuin zangoan duen gainkargak ez diola partida jokatzea galaraziko azkenean. Hain zuzen ere Juanfran garaiz osatzen bada Camachok bost aldaketa egingo ditu hasierako hamaikakoan, eta bestela, sei.

Monreal zigortuta da eta bere ordez Etxaide ariko da, Sergio eta Roversio izango dira erdiko atzelariak Josetxo eta Flañoren kaltetan, Ruperrek hamaikakotik at utziko du Vadocz hungariarra eta Pandiani hasieratik ariko da Masouden kaltetan, Mallorcako partida arazo fisikoen erruz galdu ostean.