Osasuna
Osasuna
Pandiani: "Salbazioa Bernabeun ospatzea gustatuko litzaidake"
Asier Legarda
Taxoare
Aurrelari gorritxoak 34 urte bete ditu gaur eta gutxienez beste bi denboralditan jarraitu nahi du futbolean.
Pandianik ontzat jo du atzo Athleticen aurka Nafarroako Erresuman lortutako berdinketa eta datorren asteburuan Santiago Bernabeun jokatu beharreko partidarako asmoak argi erakutsi ditu: "Real Madrilek gauza asko ditu jokoan, baina guk ere bai. Emaitza on bat lortzen saiatuko gara eta irabazi ahal badugu, askoz hobeto. Zaleek asko estutzen dute zelai honetan eta azken minutuak gogorrak izaten dira beti kanpotarrentzat. Nik Espanyolekin hiru gol egin nituen, esaterako, 1-3 irabazten ari ginen baina azken ordu laurdenean hiru gol egin zikziguten eta 4-3 galdu genuen. Dena dela, Bernabeun txukun aritu izan naiz, Ikerri golak ere egin izan dizkiot eta horretan saiatuko naiz igandean ere. Oso partida politak dira, eta salbazioa Bernabeun ospatu nahiko nuke", esan du uruguaitarrak.