Itxi

Osasuna

Igandean Real Madrilen aurka

Monreal: "Zaila bezain polita izango da norgehiagoka"

Asier Legarda

Taxoare

Monreal, Nekounam, Vadocz eta Masoud ustezko hamaikako titularrean jarri ditu Camachok.

Athleticen aurkako derbia jokatzerik ez zuen izan Natxo Monrealek txartel pilaketaren ondorioz partida bateko zigorra bete behar izan zuelako. Zigorra bete ostean, Monreal berriro ere hasierako hamaikakora itzuliko da, dena dela, igandean Santiago Bernabeun Real Madrilen aurka jokatu beharreko norgehiagokan. Eta Camachok gaur egin proban erakutsi duenaren arabera Monrealena ez da berritasun bakarra izango, gainera: Monrealez gain, Nekounam, Vadocz eta Masoud ere ustezko titularrekin jarri ditu Osasunako entrenatzaileak, Etxaide, Puñal, Pandiani eta Camuñasen kaltetan.

Natxo Monreal gogotsu azaldu da: "Aurrekontua eta jokalariak aintzat hartuz gero real madril faboritoa da beti, baina gauza zail jartzen ahaleginduko gara gu. Talde gogorra gara defentsan eta aurrealdean ditugun jokalariek gola egiten badakite. Faboritoak eurak dira, baina garaipenaren bila zelairatuko gara gu. Liga daukate jokoan eurek beta matematikoki mailri eusteko behar ditugun hiru puntuak izango ditugu jokoan guk. Partida zaila izango da, baina polita ere bai", ziurtatu du gorritxoen ezker hegaleko atzelariak.