Itxi

Osasuna

Bermeak aurkeztu ditu

Osasuna: Patxi Izco, behin-behineko presidentea

Asier Legarda

Iruñea

Beste hautagairik ez da eta lau urtez jarraituko du Osasunako presidentetzan Izkok.

1169 bazkideren sinadurekin aurkeztu zuen atzo Patxi Izkok presidentetzarako hautagaitza (1126 eman zituen ontzat hauteskunde batzordeak, baina 644rekin nahikoa zen), eta hautagaitzak aurkezteko epea bukatuta, Patxi Izko da hautagai bakarra. Une honetan behin-behineko presidentea da Izko, eta bazkideek hiru egun dituzte orain hala nahi izanez gero helegiteak aurkezteko.

Hargatik, ez da mugimendurik espero eta ostiralean presidente izendatuko dute Izko hurrengo lau urteetarako. Honenbestez, Osasunako presidentetzan hirugarren agintaldia izango du Patxi Izkok. Datorren denboraldian Osasunako entrenatzailea Camacho izango den ala ez ez du oraindik baieztatu.