Itxi

Osasuna

Reyno de Navarran

Oier (Osasuna-Xerez): "Profesionalak gara, irabazi egin nahi dugu"

Asier Legarda

Taxoare

Xerezen aurka ezer jokoan ez izanagatik irabazi egin nahi du Osasunako atzelariak.

Xerezen aurkako norgehiagokan ezer ez du jokoan izango Osasunak, baina atzo Puñalek bezalaxe gaur Oier Sanjurjok ere mezu argia igorri die Xerezeko jarraitzaileei: "Jokatzeko aukera askorik izan ez dugun jokalariontzat oso partida garrantzitsua da igandekoa puntu premiarik ez dugun arren. Talde asko ari dira jaitsiera saihesteko borrokan eta begiruneagatik soilik, profesionalak garela erakutsi eta irabaztera zelairatuko gara. Xerezen ia segurutzat ematen dute garaipena, baina ni ez nintzateke hain seguru egongo. Baliteke haien garaipen goseari eta puntu premiari esker azkenean Xerez nagusitzea, baina gu ere irabaztera zelairatuko gara", esan du Lizarrako jokalariak.

Hargatik, Xerezen halako euforia eta baikortasuna izatea logikotzat ere jo du Oierrek: "Ez da gutxiagorako, lehen itzuliaren amaieran Bigarren Mailako taldetzat jotzen baizuen Xerez mundu guztiak", esan du.