Osasuna
Osasuna
Juanjo Lorenzo: "Patxi izkori esker ona izango diot beti"
Asier Legarda
Taxoare
Zazpi denboraldiren ostean Osasunako kirol zuzendaritza utziko du.
2003-04a hasi berritan iritsi zen Osasunara Juanjo Lorenzo, eta zazpi denboraldiren ostean Iruñeko klubaren kirol zuzendaritza utzi egingo du, Patxi Izko presidenteak ekainean amaitzen duen kontratua ez diola berrituko baieztatu baitu aste honetan. Lorenzo esker oneko azaldu da bere agurrean, dena dela: "Patxi Izkori esker ona izango diot beti, bere garaian oso erabaki zaila hartu baizuen ni fitxatzeko, nigan sinetsi zuen, nire aldeko apustua egin zuen eta arriskatu egin zuen. Izaera gogoirrekoak gara biok eta behin baino gehiagotan izan ditugu eztabaidak, baina hori normala da. Eta ez diot azalpenik eskatu kontratua luzatu ez didalako. Urte hauetan galdetu didan orotan zintzoa izan naiz erantzunetan eta pentsatzen nuena esan izan diot. Orain erabaki hau hartu badu bere arrazoiak izango ditu, eta bere erabakia onartu egin behar dut nik", esan du Lorenzok gaur goizean Nafarroako Erresuman.
Ekainaren 30a arte kontratua izanagatik, kirol zuzendari ohiak dagoeneko utzi du bere kargua Osasunan harro azaldu da egindakoaz: "Lehen Mailan zazpi urte egotea, Kopako finala jokatzea, Liga laugarren postuan amaitzea, Txapeldunen Ligako atarikoa jokatzea, UEFAko finalerdietan izatea…eta hori dena zazpi urtetan 33 jokalari 17 milioi euroiren truke fitxatu ostean, eta jokalariak saltzeagatik 42 milioi euro jaso ostean lortzea handia da. Harrobiko 20 jokalarik ere egin dute debuta tarte honetan, eta hori ere oso garrantzitsua da. Azken zazpi denboraldiak Lehen mailan egin dituzten taldeetatik gutxien xahitu dugun taldea gara eta hurrengoa Deportivo da, gure bikoitza baino gehiago xahututa¡. Onenak garela esan nahi al du horrek? Ez, baina bai gauzak ondo egin ditugula".