Itxi

Osasuna

Gaur, 20:45

Caparrosen aroa, irabazteko garaia

Agencias | Redacción

Joaquin Caparrosek debuta egingo du gaur Leganes kontra. Gorritxoak jaisteko postuetan dira.

12. jardunaldiko azken partida Leganesek eta Osasunak jokatuko dute Butarque futbol-zelaian Joaquin Caparrosen debutean (20:45).

Entrenatzaile andaluziarrak taktikoki hainbat aldaketa egingo ditu, 4-2-3-1 sistema erabiliz; halere, azken partidan Martinek erabilitako ia hamaikako bera jarriko du berdegunean.

Nabarmentzeko Tano Bonnin eta Juan Fuentes, defentsako hegaletan arituko omen direla eta Oriol Riera eta Emmanuel Riviere jokatzeko daudela jada.

Ustezko hamaikakoak

Leganes: Serantes; Victor Diaz, Mantovani, Insua, Diego Rico: Timor, Alberto Martín, Rober Ibañez, Szymanowski; Gabriel eta Luciano.

Osasuna: Nauzet; Tano, David Garcia, Unai García, Fuentes; Oier, Fausto Tienza; Alex Berenguer, De las Cuevas, Roberto Torres; eta Sergio Leon.

Epailea: Iglesias Villanueva.

Futbol-zelaia: Butarque.

Ordua: 20.45.

 

>

 

>