Osasuna
Igandean, 16:15ean
Caparros Atletico Madrilen aurka estreinatuko da Sadarren
Agentziak | Erredakzioa
Simeoneren taldeak Ligako azken jardunaldian galdu zuen Real Madrilen aurka, baina etxeko lanak egin ditu Txapeldunen Ligan aste honetan.
-
Osasunak ez du oraindik etxean irabazi / EFE.
Osasunak Atletico Madril hartuko du Sadarren, igandean 16:15ean. Joaquin Caparrosen lehenengo partida izango da etxeko aulkian eserita.
Andaluziarren debuta etsigarria izan zen, emaitzagatik eta aurkari zuzena den Leganesen aurka erakutsitako irudi txarrarengatik. Nafarrek irabazteko premia dute oraindik.
Garaipen bakarrarekin jarraitzen du Osasunak, eta Sadarretik urrun izan zen. Atletico Madrilen eta Bartzeloaren bisitak geratzen zaizkio Gabonak baino lehen.
Hasierako hamaikakoan aldaketak egongo dira. Caparrosek kanpoan utzi ditu Fausto Tienza eta Juan Fuentes, titularrak astelehenean. Goran Causic eta Carlos Clerc izan litezke ordezkoak.
Honakoa izan daiteke hamaikakoa: Nauzet atezainean; Tano, Miguel Flaño, Unai Garcia eta Clerc atzean; Roberto Torres, Oier, Causic eta Alex Berenguer zelaierdian; eta Sergio Leon eta Oriol Riera aurrean.
Hala ere, Iruñeko taldeak 3 puntura dauka salbazioa. Sporting eta Deportivo bezalako aurkari zuzenen aurka jokatuko du abenduan.
Beste aulkian, Simeonek "intentsitate altuko" neurketa espero du. "Premian dagoen talde bat izango dugu aurrean, asko errespetatzen dudan entrenatzaile batekin. Bere taldeek beti erakutsi dute nortasuna eta energia, eta hori girora berotzen du", esan du.
Atletico Madrilek ez du Fernando Torres eta Filipe Luis prest izango. Brasildarrak zelaia utzi behar izan zuen PSV Eindhovenen aurkako neurketan, eta Lucas Hernandezek ordezkatuko du atzean.
USTEZKO HAMAIKAKOAK
Osasuna: Nauzet; Tano, Miguel Flaño, Unai Garcia, Clerc; Roberto Torres, Oier, Causic, Alex Berenguer; Sergio Leon eta Oriol Riera.
Atletico Madril: Oblak; Juanfran, Gimenez, Godín, Lucas; Correa, Gabi, Saul edo Tiago, Koke; Griezmann eta Gameiro.
nn eta Gameiro.nn eta Gameiro.