Itxi

Osasuna

Emaitza txarrak

Osasunak Caparros kargutik kendu eta Vasiljevic jarri du entrenatzaile

Agentziak | Erredakzioa

Petar Vasiljevic orain arte kirol zuzendari lanak egiten zebilen, eta berak zuzenduko du taldea denboraldia bukatu arte.

Osasunak ostegun honetan jakinarazi duenez, Joaquin Caparros lehenengo taldeko entrenatzaile kargutik kentzea erabaki du pilatutako emaitza kaskarrak direla-eta; izan ere, Ligako azken postuan dago taldea eta Errege kopatik kaleratuta. Klubak adierazi duenaren arabera, zuzendaritza batzordeak gaur izandako bilera baten ostean hartu dute erabakia.

Caparros (61 urte) azaroan hasi zen taldea zuzentze-lanetan, Enrique Martin Monrealek utzitako lekua betez, eta 2018ko ekainaren 30era arteko kontratua zeukan.

Petar Vasiljevic, orain arteko kirol zuzendaria, izango da Caparros ordezkatuko duena, eta denboraldia bukatu bitartean arituko da zeregin horretan.

Zuzendaritza batzordeak prentsaurrekoa emango du arratsaldeko 17:00etan Sadarren, hartutako erabakiaren nondik norakoak azaltzeko.

Osasuna Ligako azken postuan dago 7 punturekin. 16 jardunaldi jokatu ostean garaipen bakarra, lau berdinketa eta hamaika partida galdu baititu. Horrez gain, astearte honetan porrot mingarria jaso zuen Eibarren kontra (0-3), Errege Kopako final zortzirenetako joaneko partidan.

aneko partidan.