Publizitatea
Itxi

2017/01/09

08:49

Osasuna

20:45ean, Sadarren

Hil edo biziko partida gaur Valentziaren kontra

Erredakzioa

Osasunak eta Valentziak partida garrantzitsua dute gaur zulotik ateratzeko; Petar Vasiljevicen debuta izango da talde gorritxoan.

  • Osasuna. Argazkia: EFE

    Osasunako jokalariak Granadaren aurka sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Osasunak eta Valentziak hil edo biziko partida jokatuko dute astelehen honetan Sadar zelaian. Garaipena beharrezkoa dute bi taldeek Ligako sailkapeneko azken postuetatik aldentzeko.

Antzeko egoeran iritsi dira bi taldeak norgehiagoka honetara. Gorritxoek Joaquin Caparros kargutik kendu dute aste honetan, eta Valentzian dimisioa aurkeztu zuen Cesare Prandelli entrenatzaileak Gabonetako geldialdian. Petar Vasiljevicek hartu du Osasuna zuzentzeko ardura, eta Salvador Gonzalez 'Voro'k, berriz, Valentzia zuzentzekoa.

Miguel De las Cuevas eta Jaime Romero jokatzeko prest izango ditu Vasiljevicek bere debuteko partidarako, baina David Garcia ez dago jokatzeko moduan, eta Fran Merida, Fausto Tienza, Emmanuel Riviere, Miguel Flaño, Javier Flaño eta Didier Digard ere bajan daude.

Bestalde, Valentzia krisi larrian helduko da Sadarrera. Prandellik dimisioa eman ondoren, Vorok hartu du taldea zuzentzeko ardura, eta Suso Garcia Ptarch kirol-zuzendariak ere dimititu du larunbatean. Vorok jokatzeko prest izango ditu Eliaquim Mangala, Aderllan Santos eta Luis Carlos Almeida "Nani". Jose Luis Gaya eta Ezequiel Garay (min hartuta), Joao Cancelo (zigortuta) eta Aymen Abdennour (Afrika Kopan ari da), berriz, ez ditu erabilgarri izango.

Ustezko hamaikakoak:

Osasuna: Mario; Unai Garcia, Oier, Ivan Marquez; Alex Berenguer, Causic, Imanol Garcia, Roberto Torres, Clerc; Sergio Leon eta Oriol Riera.

Valencia: Alves, Montoya, Santos edo Mario Suarez, Mangala, Siqueira; Enzo Perez, Parejo, Mario Suarez edo Soler; Rodrigo, Santi Mina eta Munir.

Epailea: Alvarez Izquierdo.

Zelaia: Sadar.

Ordua: 20:45.

 

20:45.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Osasuna
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena