Publizitatea
Itxi

2017/01/27

22:43

Osasuna

Berdinketa Sadarren

Osasunak etxean irabazi gabe jarraitzen du (1-1)

Agentziak | Erredakzioa

Gorritxoak markagailuan aurreratu dira Causicek egindako golari esker, baina pozak gutxi iraun die, Camachok banakoa egin baitu pare bat minutu geroago.

  • Roberto Torres eta 'Chory' Castro. Argazkia: Efe.

    Roberto Torres eta 'Chory' Castro. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Osasunak eta Malagak bana egin dute Sadarren. Nafarrek ez dute denboraldi osoan etxean irabazi, eta andaluziarrak, berriz, ez dira etxetik kanpo irabazteko gai izan. Gauzak horrela, berdinketa emaitzarik logikoena ematen zuen.

Andaluziarrak nagusi izan dira lehen zatian; bigarrenean, jokoa orekatu egin da. Biek izan dituzte aukerak hiru puntuak eramateko.

Malagak penalti bat huts egin du lehen zatiko 18. minutuan, Mario atezainak Santosek egindako jaurtiketa bikain urrundu duenean. Osasuna 76. Minutuan aurreratu da markagailuan Causicek egindako golari esker, baina Camachoren banakoa hiru minutu geroago iritsi da.

Lehen minutuetan parekatuta ibili badira ere, denborarekin Malaga nagusitzen joan eda eta partidaren erritmoa andaluziarrek kontrolatu dute.

Bigarren zatian, Osasunak hobera egin du, eta aukerak bi areatan sortu dituzte, gehienak oso argiak izan ez badira ere.

Nafarrak partidako lehen gola egin dute Causicek Kenan Kodroren erdiraketa errematatu duenean, baina Malagak alboko sake baten bidez berdinketa lortu du, Camachok buruz egindako errematearekin.

 

Fitxa teknikoa

1 - Osasuna: Mario; Unai García, Oier, David García; Alex Berenguer, Imanol García, Roberto Torres (De las Cuevas, 76. min), Causic, Clerc; Sergio León (Jaime, 82. min) eta Oriol Riera (Kenan Kodro, 46. min).

1 - Malaga: Kameni; Rosales, Luis Hernández, Demichelis, Juan Carlos; Juanpi (Keko, 55. min), Camacho, Recio (Charles, 46. min), Chory Castro; Pablo Fornals eta Santos (Ontiveros, 79. min).

Golak: 1-0, 76. min: Causic. 1-1, 79. min: Camacho.

. min: Camacho.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena