Osasuna
Santiago Bernabeu estadioan
Real Madril-Osasuna (1-0): Nafarren porrota
Erredakzioa
Camachoren mutilek ezin izan dute talde zuria gainditu eta denboraldiko lehen porrota jaso dute. Carvalhok egin du garaipenaren gola partidako 48. minutuan.
Nafarrek ezin izan dute punturik atera Santiago Bernabeu futbol zelaitik, 1-0 galdu eta gero. Osasunak ondo eutsi die madrildarrei lehen zatian baina bigarrenean, Real Madrilek duen kalitatea erakusti du eta erraz heldu da Ricardoren atera. Ricardo Carvalho portugaldarrak egin du partidako gol bakarra, 48. minutuan, aldaretzen baten ostean.
Lehen zatian Osasunak etxekoei eutsi egin diete atzealdean, baina Jose Antonio Camachoren mutilek ez dute ia madrildaren atea ikusi. Erasoan arazoak izaten jarraitzen dituzte gorritxoek eta hori gaurkoan argi geratu da. Arandak eduki du lehen zatiko aukerarik garbiena baina aurrelariak ezin izan du bere jaurtiketa ate barrura bidali. Ricardo izan da partidako jokalari onena eta Cristiano Ronaldori egindako geldiketak, 1-0ekoa ekidin du lehen zatian.
Bigarren zatiko bigarren minutuan lortu du Real Madrilek gola. Ricardok ederki gelditu du Özilen jaurtiketa, baina aldaratzea Carvalhok aprobetxatu egin du 1-0ekoa markagailuan jarriz. Nafarrak behera etorri dira 1-0ekoarekin eta ezin izan dituzte kontraerasoak aprobetxatu. Ricardok Real Madrilen beste gol aukera guztiak bertan behera utzi ditu bere geldiketa bikainekin eta partida horrela bukatu da.
- Fitxa teknikoa::
1 - Real Madril: Iker Casillas; Sergio Ramos, Carvalho, Pepe, Marcelo; Khedira, Xabi Alonso: Cristiano Ronaldo, Özil (Granero, m.88), Benzema (Pedro León, m.70); eta Higuain (Di María, m.90).
0 - Osasuna: Ricardo; Damia (Oier, m.63), Lolo, Flaño, Monreal; Juanfran, Puñal, Nekounam, Camuñas; Soriano (Pandiani, m.75); eta Aranda (Masoud, m.67).
Gola: 1-0, m.48: Carvalho.