Itxi

Osasuna

Zalantza

Osasuna: Pandianik, aukera gutxi

ETB

Argi dagoena Nekounam Puñalen ordez arituko dela da. Sistema alda dezake Camachok aurrelari bakarra jarriz.

Osasunan Camachok azken momentura arte itxaron beharko du hamaikakoa aukeratzerako orduan. Larunbata arte ez da jakingo Pandiani eta Sergio jokatzeko moduan izango diren ala ez. Batak zein besteak azken proba bat egingo dute biharko lan saioan.

Argi dagoena Nekounam Puñalen ordez arituko dela da. Gaur ikusitakoaren arabera gainera Deportivoren aurka Camachok sistema alda dezake aurrelari bakarrarekin jokatuz.