Osasuna
Pandiani, zalantza
Osasuna: 'Lolo'k taldea 'sendo eta batuta' ikusten du
Erredakzioa
Jaitsiera-postuetan egotea "anekdota hutsa" dela adierazi du, hamargarren postuarengandik "bi puntura" baitaude gorritxoak.
Manuel&' || 'nbsp;Ortiz ''Lolo''&' || 'nbsp;Osasunako jokalariak talde gorritxoa "batuta, sendo eta igandeko Malagaren aurkako partida heltzeko irrikaz" dagoela esan du. Huelvakoak Malagan jokatu zuen orain dela bi denboraldi.
Jaitsiera-postuetan egotea "anekdota hutsa" dela adierazi du, hamargarren postuarengandik "bi puntura" baitaude gorritxoak. Irtenbidea "bi emaitza positibo" lortuta helduko dela adierazi du.
"Etxean irabazten badugu,&' || 'nbsp;Riazorreko puntuari balioa emango diogu, baina hainbat hilabeteko lasterketa da eta bukaeran 42 puntu izan behar ditugu", gaineratu du.
Gol eskasia "arazo nagusia" izan dela autortu ondoren,&' || 'nbsp;Lolok zaleen jokabidea&' || 'nbsp;"ezinbestekoa" izango dela adierazi du&' || 'nbsp;"taldeak konfiantza izan dezan zelaian eta emaitza onak lor ditzan".
"Zaleak bikain ari dira eta partida guztietan duten guztia ematen dute", esan du&' || 'nbsp;Huelvako atzelariak. Malagaren kontraerasoak moztea partidaren gakoa izango dela esan du.
Pandiani, zalantza
Walter Pandiani jokatzeko moduan egongo den ala ez partidaren bezperan jakingo da eta zalantza&' || 'nbsp;Sergio&' || 'nbsp;Fernandez da, deialdira itzuliko den ala ez, azken sei partidetan kanpoan gelditu ondoren.
Javier Camuñasek ezin izango du jokatu.&' || 'nbsp;Alde batetik, zigortuta dagoelako eta bestetik, min hartuta dagoelako.