Itxi

Osasuna

Entrenamendia Taxoarren

Osasuna: Vadoczek bizkarrean min hartu eta entrenamendua utzi du

Erredakzioa

Lolok ez du entrenatu orpoan mina du eta, baina medikuek bera eta Vadocz iganderako prest egotea espero dute.

Osasunak asteko bigarren entrenamendua burutu du gaur Taxoarren. Krisztian Vadoczek bizkarrean min hartu eta lan-saioa utzi behar izan du eta Lolok ez du entrenatu orpoan mina baitu. Dena den, medikuek iganderako biak prest egotea espero dute.

Javier Camuñas, ordea, izan da jardunaldiko albiste ona. Normal entrenatu du gaur eta Sportingen aurka Camachoren nobedade nagusia izan daiteke. Pandiani eta Ruper biak lesionatuta, baja izango dira Reyno de Navarrako hitzordurako era baita Monreal ere. Atleticoren aurka txartel gorria ikusi zuen eta zigorra bete beharko du.

Azkenik, Javad Nekounam eta Masoud Shojaei ez dira Taxoarren izan Irango selekzioarekin kontzentratuta daude eta.