Itxi

Osasuna

Osasuna

Aranda San Mameserako zalantza da

Erredakzioa

Malagako aurrelariak min hartu zuen Sportingen aurkako partidan eta bi egun entrenatu gabe egon beharko da. Natxo Monreal hamaikakora itzuliko da, partida bateko zigorraren ostean.

Osasunako Carlos Aranda aurrelaria zalantza da Athleticen aurkako partidarako. Gorritxoak min hartu zuen Sportingen aurkako norgehiagokan eta zelaia utzi behar izan zuen. Bi eguneko atsedena hartuko du Arandak eta asteazkenean medikuek berriro aztertuko dute jokalaria.

Bestalde, Natxo Monreal hasierako hamaikakora itzuliko da San Mamesen, Vicente Calderonen txartel gorria ikusi eta gero. Ezker hegalariak ezin izan zuen Sportingen aurka jokatu, baina Camachok prest izango du Bilbon jokatzeko.