Itxi

Osasuna

Bere Twitterrean

Juanfran (Osasuna): 'Lotsagarria da partida gaur ez jokatzea'

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Talde gorritxoa oso haserre dago Bartzelonaren eta Espainiako Futbol Federazioaren jarrerarekin.

Osasuna haserre dago Espainiako Futbol Federazioak Brtzelonaren aurka gaur jokatu beharreko partida igandera atzeratu duelako. Bartzelonaren jarrerarekin ere ez dago gustora talde nafarra.

Juanfran Osasunako erdilariak bere Twitterrean haserrea erakutsi du erabaki honegatik: "Lotsagarria da partida gaur ez jokatzea".

Talde gorritxoan oso haserre daude ostiralean klubeko langileak arratsalde osoa eman baitzuten Reino de Navarrako berdegunetik elurra kentzeko.