Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Diego Martinezek ez du jarraituko Osasunako entrenatzailea izaten

Osasuna

Zuzendaritzaren erabakia

Diego Martinezek ez du jarraituko Osasuna entrenatzen

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

2018/06/06

Beste urtebeterako kontratua zeukan talde gorritxoarekin (2019ko ekainaren 30era arte), baina kargutik kentzea erabaki du Zuzendaritza Batzordeak.

  • Diego Martinez. Argazkia: EiTB

    Diego Martinez. Argazkia: EiTB

    Diego Martinez. Argazkia: EiTB
  • Whatsapp
  • Bidali

Osasunaren Zuzendaritza Batzordeak asteazken honetan hartu duen erabakiaren arabera, Diego Martinez galiziarra ez da izango talde gorritxoaren entrenatzailea datorren denboraldian, nahiz eta kontratua zeukan 2019ko ekainaren 30era arte.

Batzordeko kideek, Luis Sabalza buru zutela, bilera egin dute arratsaldean, eta bertan Braulio Vazquez kirol-zuzendariaren txostenaren nondik norakoen berri izan dute. Bilera horretatik atera den erabakia Diego Martinezek bere kontratuarekin jarrai ez dezala izan da, besteak beste, ez duelako lortu taldea igoera lortzeko borrokan murgilduta egon zedila.

Martinez joan zen udan heldu zen Osasunara, Sevillaren bigarren taldea zuzendu ostean. Bere aginduetara gorritxoak Lehen Mailarako igoera zuzena ematen duten postuetatik urruti geratu dira, eta ezin izan dute lortu ezta igoerarako promozioa jokatzeko sailkapena ere, azken jardunaldian xede hori erdiestea beren eskura izan arren.

Albiste horren berri ematen zuen webgunean argitaratutako oharraz gain, klubak ez du hartutako erabakiari buruzko zehaztasun gehiago gaineratu. Alabaina, Sabalza eta Braulio prentsaurrekoan agertuko dira ostegun goizean (11:00etan), Sadarren.

Iruzkinak

Publizitatea
Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…
Publizitatea

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • ar.
  • az.
  • og.
  • or.
  • lr.
  • ig.

Ez dago zuzenekorik

EiTB Kirolak

Emakumeen Kirola Partidak zuzenean, bideoak, kronikak... Emakumeen Kirola

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • ar.
  • az.
  • og.
  • or.
  • lr.
  • ig.

Ez dago zuzenekorik

Euskal Selekzioak Euskal selekzioak irabazi egin dio Korsikari,… Euskal Selekzioak
Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena