Osasuna
Madrigalen
Vila-real-Osasuna (4-2): Opari gehiegi
Erredakzioa
Amaierara arte puntu bat batzea helburu izan dute gorritxoek, baina Gonzalok 83. minutuan sartutako golak partida erabakita utzi du. Zazpi jardunaldi daramatza Osasunak garaipenik lortu gabe.
Osasunak porrota jaso du Vila-realen aurka Madrigalen jokatutako partidan. Defentsaren akatsak lagungarri izan ditu Garridoren taldeak eskuratu&' || 'nbsp; duen garaipenean (4-2).
Camuñasek Osasunaren aldeko penaltia eskatu du partida hasi eta berehala Brunok eskuarekin ukitu duelako baloia, baina epaileak ez du ezer adierazi. Etxekoak indartsu zelairatu dira eta berehala baloiaren jabetza eskuratu dute. Gorritxoak saiatu dira eta 10.ean gutxigatik ez du Sorianok gola lortu. Bere errematea, desbideratua. Partida irekita zegoen.
21.ean Marco Rubenek markagailua estreinatu du, buruz (1-0). Borja Valeroren erdiraketa bikaina eta Marco Rubenek atzelarien akatsa baliatu du zailtasunik gabe sarea zulatzeko. Golak oso urduri jarri ditu Camachoren gizonak.
Camuñasek erdiratu eta Vadoczek norgehiagoka berdindu du 47.ean, baina pozak gutxi iraun dio Osasunari. 49.ean Canik gol izugarria lortu du zelai erditik Vila-real berriz ere markagailuan aurretik jarrita. Lau minutu geroago gorritxoen gola baliorik gabe utzi du Rubinos Perezek Soriano jokoz kanpo zegoelako. Ez zegoen ezer erabakita.
Binakoa hurbilago zegoenean heldu da 3-1ekoa. Capdevillak buruz errematatu du ezkerretik ateratako kornerra. Osasunak ez zuen amore eman nahi eta Callejak Osasunaren bigarrena erdietsi du 70. minutuan. Pasea Camuñasena izan da.
Baina 83. minutuan partida erabakita utzi du Gonzalok. Opari gehiegi eskaini dituzte gorritxoek eta garaipena ezinezkoa izan da.
Fitxa teknikoa:
4. Vila-real: Diego Lopez, Mario, Musacchio, Gonzalo, Capdevila, Bruno, Matilla (Oriol, 74''), Cani (Cicinho, 79''), Borja Valero (Cristobal, 85''), Rossi eta Marco Ruben.
2. Osasuna: Ricardo, Nelson, Sergio, M. Flaño, Oier, Vadocz, Lolo, Damia (Calleja, 65''), Camuñas, Soriano (Annunziata, 82'') eta Aranda (Leka, 76'').
Golak:
1-0, 21'': Marco Ruben.
1-1, 46'': Vadocz.
2-1, 49'': Cani.
3-1, 65'': Capdevila.
3-2, 70'': Calleja.
4-2, 83'': Gonzalo.