Itxi

Osasuna

1-0

Sportingen aurka gailendu da Osasuna, Ruben Garciaren abileziari esker

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Talde asturiarrak arriskuzko jokaldiak sortu arren, nafarrak izan dira nagusi jokoan. Gauzak horrela, 73. Minutuan gorritxoek markagailua bere alde jarri dute Ruben Garciaren golari esker.

  • Sportingen aurka gailendu da Osasuna, Ruben Garciaren abileziari esker. Argazkia: Osasuna

    Sportingen aurka gailendu da Osasuna, Ruben Garciaren abileziari esker. Argazkia: Osasuna

Iazko denboraldian Sportingen aritutakoa den Ruben Garciaren abileziari esker gailendu da Osasuna Sportingen aurka. Lehen zatian nahiko parekatua izan da neurketa, baina bigarren zatian gorritxoak izan dira nagusi.

Osasunak ez ditu Indar Gorri taldearen oihartzuna entzun larunbat honetan, azken isunak salatzeko aldarrikapen gisa ez baitira gerturatu. Neurketa guztian izan dira partidan zehar gorritxoak, joko onarekin eta estutzen, hiru minutura David Rodriguezek aukera argia izan duelarik.

Alvaro Jimenezek eragindako arriskuzko jokaldiak izan arren, talde nafarra izan da nagusi jokoan, nahiz eta Ruben Garcia, David Rodriguez eta Iñigo Perezek sortutako hainbat aukera burutu ez dituen.

Asturiarrak, atsedenaren ostean, partidan bete-betean sartuta aritu dira, eta ondorioz, Osasunaren defentsaren eskumako hegalekoan indarrean aritu dira, Molinerori atetaratako txartel horiaren eraginez, defentsa ez baitzegoen bere onenean. Kike Barjak ere horia ikusi zuen protestatzeagatik eta arrazoi beragatik kanporatu dute ere Jagoba Arrasate, Osasunaren entrenatzailea.

Ruben Garciak ezkerrarekin jaurti eta asmatu du Osasunaren lehen eta azken gol erabakigarria eginez. Iragan denboraldian Sportingen aritutako jokalariak egindako golaren ostean, gorritxoek kontrolpean izan dituzten azken minutuak abantaila ez galtzeko eta Iñigo Perezen jaurtiketei esker aukera gehiago bultzatuz.

Fitxa teknikoa:

1 - Osasuna: Ruben; Nacho Vidal, Unai Garcia, Aridane, Clerc; Oier, Iñigo Perez; Brandon (Lillo, 90.m), Ruben Garcia, Kike Barja (Luis Perea, 80.m); eta David Rodriguez (Roberto Torres, 69.m).

0 - Sporting: Mariño; Molinero (Geraldes, 68.m), Alex Perez, Babin, Canella; Nacho Mendez; Alvaro Jimenez, Cristian Salvador, Andre Sousa (Carmona, 63.m), Lod (Blackman, 75.m); eta Djurdjevic.