Itxi

Osasuna

Reyno de Navarran

Osasuna-Espanyol (4-0): Mendilibar, gorritxoen pizgarria

Sara Lavado

Erredakzioa

Partida borobila jokatu du Osasunak eta Nekounam (2), Lolo eta Sorianoren golekin urrezko hiru puntu batu ditu.

Sentsazio onak transmititu ditu Osasunak Jose Luis Mendilibar entrenatzailearen debutean. Taldeak garrantzi handiko garaipena lortu du Espanyol mendean hartuta (4-0) eta proiektu berria modu ezinhobean hasi da, joko onarekin eta konfiantzarekin.

Ondo jokatu dute gorritxoek lehen zatian. Espanyol kaskar aritu da atzean eta baloia mugitzeko erraztasunak eman dizkio Osasunari. 13. minutuan korner bat atera du Masoudek eta Nekounamek 1-0ekoa sartu du, buruz. Espanyolek ez zuen kikiltzeko asmorik eta berdinketa zuen helburu, baina etxekoak ziren nagusi eta gol aukerak nafarrenak izan dira.

Osasunak lehen zatiko jarrera ausartari eutsi dio bigarrenean. Erasoan jarraitu du eta 54. ean nafarren aldeko penaltia adierazi du epaileak, Duscherrena. Nekounamek ez du hamaika metroetatik huts egin.

Gehiagorako denbora egon da. 80. minutuan, korner jaurtiketa batean, bigarren zutoinan jarri du baloia Lolok, ezinezkoa Kamenirentzat (3-0). Azkena, 4-0ekoa, Sorianorena izan da. Masoudek erdiratu eta Sorianok eragozpenik gabe errematatu du (4-0).

Calleja eta Nekounam erabakigarriak izan dira garaipenean. Osasunak 25 puntu ditu dagoeneko eta jaitsiera postuetatik atera da.

Fitxa teknikoa:

4 - Osasuna: Ricardo; Nelson, Lolo, Josetxo, Monreal; Puñal, Nekounam; Masoud (Vadocz, 89''), Camuñas, Calleja (Lekic, 83''); eta Pandiani (Soriano, 74'').

0 - Espanyol: Kameni; Chica, Amat, Galan, David Garcia (Javi Lopez, 46''); Duscher (Alvaro, 62''), Javi Marquez; Luis Garcia, Verdu, Callejon (Datolo, 46''); eta Sergio Garcia.

Golak:

1-0, 14'': Nekounam.

2-0, 55'': Nekounam.

3-0, 80'': Lolo.

4-0, 88'': Soriano.