Itxi

Osasuna

2-1

Osasunak markagailua irauli eta garaipena erdietsi du Alcorconen aurka

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Lehen zatian, hutsean zeuden biak ala biak, baina 53. minutuan Alcorconek aurrea hartu du lehen golarekin. Osasunak, berriz, markagailua irauli du Xiscoren (71.min) eta Torresen (82.min) golei esker.

  • Osasuna 2- Alcorcon 1. Argazkia: @Osasuna

    Osasuna 2- Alcorcon 1. Argazkia: @Osasuna

Osasunak bosgarren garaipena jarraian erdietsi du Sadarren Alcorconen aurka. Etxean partida bakar bat ere galdu gabe emango diote amaiera gorritxoek urteari.

Lehen zatian, erritmo handiarekin ekin diote partidari biek ala biek, baina ez dute aukera garbirik sortzerik izan eta nagusitasuna tartekatua eta partekatua izan da. Etxekoak erasoan jaioagoak izan diren arre, Alcorconekoak defentsan aritu dira hobe.

Hutsean iritsi dira, beraz, atsedenaldira. Honen ostean, ordea, Jagoba Arrasatek Xisco aurrelaria zelairatu eta lau minutura beridnketaren gola egin du.

Partida bukatzeko ordu laurdenera, Alcorconek aukerarik onenak izan ditu Aly eta Juan Muñozen eskutik, baina Roberto Torresek sekulako jaurtiketarekin bigarren gola egin du, garaipena Sadarri eskainiz.

Fitxa teknikoa:

2 - Osasuna: Ruben Martinez; Nacho Vidal, David Garcia, Unai Garcia, Clerc; Oier, Fran Merida (Miguel Flaño, 85.m); Ruben Garcia, Roberto Torres eta Kike Barja (Iñigo Perez, 67.m) y Brandon (Xisco, 67.m).

1 - Alcorcon: Raul Lizoain; Laure, Burgos, David Fernandez, Aly (Casadesus, 85.m); David Mayoral (Peña, 68.m), Silvestre (Pereira, 83.m), Toribio, Nono; Juan Muñoz eta Dorca.

Golak: 0-1, 52.m: Silvestre. 1-1, 71.m: Xisco. 2-1, 81.m. Roberto Torres.

Epailea: Víctor Areces Franco.