Osasuna
BBVA Liga
Malaga-Osasuna, (0-1): Gorritxoek luzapenean irabazi dute
Erredakzioa
Garaipen garrantzitsua lortu du Mendilibarren taldeak, luzapenean Sergiok lortutako golari esker. Etxetik kanpoko lehen garaipena eskuratu dute nafarrek.
Osasunak etxetik kanpoko lehen garaipena lortu du, Malaga 0-1 Rosaledan gainditu ostean. Hiru puntuak, Sergiok luzapen denboran lortutako golari esker lortu dituzte gorriek.
Lehen zatia oso parekatu izan da orokorrean. Erdian borroka gogorra izan dute bi taldeek jabetza lortzeko nahian eta aukera garbienak gorritxoek izan dituzte. 8. minutuan Nekounamek lehen aukera izan du, baina iraniarraren zartakoa Cavallerok gelditu du. Erdilari iraniarrak beste aukera parega bat izan du minutu batzuk geroago, baina bere burukada kanpora joan da gutxigatik. Hurrengo aukera Alvaro Cejudok izan du, baina Demichelisek ondo ebaki du abagunea. Malaga ia ez da Ricardoren ate ingurura hurbildu eta atsedenaldira 0-0ekoarekin joan dira bi taldeak.
Bigarren zatian Malagak nabarmen agindu du zelaian eta Ricardok lan asko egin behar izan du atzealdean. Gorritxoen atezainak geldiketa onak egin ditu aurrelari zuri-urdinek asko sakatu dutelako erasoan. 51. minutuan Eliseuk aukera garbia izan du, baina Ricardok desbideratu egin du bere zartakoa. Sebak ere aukera garbia izan du andaluziarrentzat, baina Malagako jokalariak ez dira fin ibili atera begira.
76. minutuan Seba Fernandezek beste aukera garbi bat izan du eta baloia kanpora bidali du berri ere. Osasunak aukera gutxi izan ditu bigarren zatian, baina 81. minutuan Sorianok burukadaz 0-1ekoa sartu ahal izan du. Luzapen denboran Sergiok 0-1ekoa lortu du burukada eder batez.
Garaipen honekin Mendilibarren mutilek jaitsiera postuak atzean utzi dituzte eta Malaga azken sailkatu bezala utzi dute.
- Fitxa teknikoa:
0 - Malaga CF: Caballero; Gámez (Manu Torres, m.43), Weligton, Demichelis, Eliseu; Quincy, Apoño, Recio, Maresca (Portillo, m.57); Fernandez (Juanmi, m. 80) eta Rondon.
1 - Osasuna: Ricardo; Damia, Sergio, Lolo, Nelson; Cejudo (Masoud, m.70), Puñal, Nekounam, Soriano (Vadocz, m.89); Camuñas eta Kike Sola (Aranda, m.63).
Gola: 0-1, M.90: Sergio.