Itxi

Osasuna

Lesio

Osasuna: Carlos Arandari ebakuntza egingo diote

Erredakzioa

Hiru astez baja izango da. Klub gorritxoak aurrelariari ebakuntza egitea hautatu du, gainerako aukerak baztertuta.

Club&' || 'nbsp;Atletico&' || 'nbsp;Osasunak&' || 'nbsp;Carlos Aranda aurrelari malagarrari ebakuntza egitea aukeratu du, Malagaren aurka Rosaledan izandako lesioaren ostean. Modu kontserbadorea hautatu dute lesioa osatzeko eta horrek baja-epea murriztuko du.

Arandak aurreko igandean berragertu zen lau jardunaldi jokatu gabe egon ondoren eskuin-adduktorea izandako lesioaren ondoren, baina Malagaren aurkako partidan adduktore ertaineko lotailua hautsi zuen.

Klubaren zerbitzu medikoek hainbat aukera aztertu dituzte lesioa osatzeko, tratamendu kontserbadorea edo ebakuntza, eta azkenean kirofanoa aukeratu dute eta beraz, ostegunean egingo diote ebakuntza Iruñeko&' || 'nbsp;San&' || 'nbsp;Miguel erietxean.

Klubak ez du zehaztuko osatzeko epea zenbatekoa izango den, baina euren ustez ez da hilabete baino gehiagokoa izango eta beraz, Racingen eta Herculesen aurkako partidak besterik ez ditu galduko&' || 'nbsp;Arandak.