Itxi

Osasuna

Reyno de Navarra

Osasuna-Racing (3-1): Oxigenoa gorritxoentzat

Erredakzioa

Ondoz ondoko bigarren garaipena batu du Mendilibarren taldeak, jaitsiera-postuekiko sei puntuko tartea zabalduta. Gorritxoen golak Kike Solak, Nekounamek eta Sorianok egin dituzte.

Osasunak Racing hartu du mendean&' || 'nbsp;(3-1) Reyno de Navarran eta sei puntuko tartea zabaldu du jaitsiera-postuekiko.

Lehenengo gola 20. minutuan heldu da. Camuñasek bigarren zutoinera egindako erdiraketa Solari laga dio Cejudok, eta aurrelariak atzelari bisitarien ahultasuna baliatu du aurreneko gola egiteko (1-0).

Osasunak hiru minutu geroago egindako kontraeraso batek bigarren gola ekarri duen penaltia eragin du. Christianek Sola bota du lurrera. Nekounam irandarrak ez du huts egin.

Une horretatik atsedenaldira arte Osasunak denboraldiko minuturik lasaienak bizi izan ditu. Racingek ez du estutu, bakarrik jokaldi isolatuetan.

Marcelino García Toral Racingeko prestatzaileak atsedenaldian bi aldaketa sartu ditu. Francisek Kennedyren lekua hartu du eta Giovanik Arielena.

Hala ere, Jose Luis Mendilibarren jokalariek berriro gola sartu dute bosgarren minutuan, kantabriarren atzealdearen laguntzarekin. Area txikiko nahaspila baliatu du Camuñasek Sorianori gola oparitzeko (3-0; 50. min.). Racingek ere gorritxoen oparia izan du eta aldea murriztu du Rosenbergek (3-1; 52. min.).

Epaileak Rosenbergi txartel gorria barkatu dio. Ez, ordea, Sorianori, bigarren txartel horia ikusi baitu baloia eskuarekin jotzeagatik. Racingek, baina, ezin izan du bere nagusitasuna aprobetxatu eta markagailua ez da mugitu.

Fitxa teknikoa:

3 - Osasuna: Ricardo; Nelson, Lolo, Miguel Flaño, Monreal; Puñal, Nekounam; Cejudo (Vadocz, m.77), Soriano, Camuñas (Calleja, m.90); eta Kike Sola (Damiá, m.85).

1 - Racing: Toño; Pinillos, Henrique, Torrejón, Christian; Kennedy (Francis, m.46), Colsa, Lacen (Diop, m.71), Munitis; Ariel (Giovani, m.46) eta Rosenberg.

Golak:

1-0:&' || 'nbsp;Kike&' || 'nbsp;Sola (19'')
2-0:&' || 'nbsp;Nekounam (p)&' || 'nbsp;(24'')
3-0:&' || 'nbsp;Fernando&' || 'nbsp;Soriano (50'')
3-1:&' || 'nbsp;Rosenberg&' || 'nbsp;(53'')