Osasuna
9 milioiko etete klausula
Ibrahima Balde fitxatu du Osasunak datozen hiru denboraldietarako
Erredakzioa
Senegaleko jokalariak 22 urte ditu eta Atletico Madriletik etorriko da. Aurten Numantzian jokatzen ari da utzita.
Osasunak Ibrahima Balde senegaldarra fitxatu du datozen hiru denboraldietarako. Talde gorritxoak 9 milioi euroko etete klausula ezarri dio jokalariari.
Ibrahimak 22 urte ditu eta 2014ra arte sinatu du kontratua Osasunarekin gaur arratsaldean. Azterketa medikua ere arazorik gabe pasa du Iruñeako San Miguel Klinikan.
Jokalari senegaldarra Numantzian ari da jokatzen Atletico Madrilek utzita. Talde koltxoneroak Juanfran fitxatu zuenean Ibrahima fitxatzeko akordiora iritsi ziren bi taldeak. Hala eta guztiz, Atletico Madrilek gordeta du Ibrahima berrerosteko aukera.