Osasuna
Camp Nou estadioan
Bartzelona-Osasuna (2-0): Jaitsiera postuak, gero eta gertuago
Erredakzioa
Villak lortu du 1-0ekoa lehen zatiko 23. minutuan eta norgehiagokaren 87. minutuan Messi azken 2-0ekoa egin du blaugranentzat.
Jaitsiera postuetatik hurbilago daude gorritxoak, Camp Nou estadioan 2-0 galdu eta gero. Bartzelonak lehen zatiko 23. minutuan lortu du 1-0ekoa (David Villa) eta Messik 2-0ekoa jarri du partidako 87. minutuan. Emaitza alde batera utzita, nafarrek aurpegia eman dute Ligako liderraren aurka.
Guardiolaren mutilek erraz agindu dute norgehiagokako lehen zatian, baina gorritxoek arriskua sortzea lortu dute kontraerasoekin. Bartzelonak lehen zatiko 23. minutuan 1-0ekoa lortu du, David Villaren golari esker, eta etxekoen alde jarri da partida. Hala ere, nafarrek erantzuna eman nahi izan dute eta Cejudok arriskua sortu du hegaletatik helduz.
Mendilibarren mutilek aukerak sortu dituzte Victor Valdesen area inguruan eta abagune argiena Damiak izan du 44. minutuan. Hala ere Osasunako hegalariaren jaurtiketa zutoinera joan da desbideratuta eta 1-0ekoarekin bukatu da lehen zatia.
Bigarren zatian Iruñeko taldeak erasoan sakatzen jarraitu du eta kontraerasoaetan min handia egin diote blaugranen defentsari. Guardiolak Messi eta Iniesta zelairatu ditu atsedenaldiaren ostean eta Bartzelonak erasoan abiadura irabazi du. Baloiaren jabetzak etxeko taldearena izaten jarraitu du.
Mendilibarren gizonek berdinketa bilatu dute, baina katalanek sortu dituzte gol aukera argienak. 74. minutuan Iniestaren zartakoa gutxigatik joan da kanpora eta gorritxoak apurka atzean sartzen joan dira. 2-0ekoa 87. minutuan lortu du Lionel Messik eta hiru puntuak Camp Nou estadioan gelditu dira.
Fitxa teknikoa:
2 - Bartzelona: Valdes; Alves, Mascherano, Milito (Xavi, 66. minutuan), Maxwell; Busquets, Thiago, Keita, Jeffren (Iniesta, 46. minutuan) Villa (Messi, 58. minutuan) eta Afellay.
0 - Osasuna: Ricardo, Nelson, Lolo, Flaño, Monreal, Nekounam, Vadocz, Cejudo (Calleja, 87. minutuan), Camuñas, Damia (Timor, 80. mintuan) eta Kike Sola (Pandiani, 80. minutuan)
Golak: 1-0, 24. minutuan: Villa. 2-0, 88. minutuan: Messi.