Itxi

Osasuna

FITXAKETAK

Osasunak ofizial egin du Marc Cardonaren fitxaketa

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

2,5 milioi euro ordainduko dizkio Bartzelonari, eta lau denboraldiko kontratua sinatu du talde gorritxoarekin.

  • Osasunak Marc Cardonaren fitxaketa iragartzeko erabili duen irudia

    Osasunak Marc Cardona fitxatu du: @Osasuna

Osasunak Marc Cardona aurrelari katalana fitxatu du hurrengo lau denboraldietarako, Bartzelonari 2,5 milioi euro ordaindu eta gero.

Horrenbestez, jokalariak 2023ko ekainaren 30era arte jokatuko du Iruñean, eta 14 milioi euroko etete-klausula izango du Santander Ligan.

Cardonak Bartzelona B taldean eman zituen 2016/17 eta 2017/18 denboraldiak, 60 neurketa jokatu eta 24 gol sartuta. 2016ko abenduan, gainera, lehen taldearekin debutatu zuen, Luis Enriqueren aginduetara. Txapeldunen Ligan izan zen, Borussia Monchengladbach talde alemaniarraren aurkako norgehiagokan, hain zuzen ere. Gerora, Errege Kopan ere hainbat minutu izan zituen.

Aurreko denboraldian, Eibarren aritu zen Bartzelonak utzita. 19 neurketatan jokatzeko aukera izan zuen Mendilibarrekin, eta 3 gol erdietsi zituen, Realaren, Alavesen eta Real Madrilen aurka, hain justu.