Itxi

Osasuna

Fitxaketa

Osasunak Jaume Grau fitxatu du, baina Lugon jokatuko du utzita aurten

EITB.EUS

Erdilari valentziarra Castillatik dator, eta 2022ra arteko kontratua sinatu du gorritxoekin; dena dela, 2019/2020 denboraldian, Lugon arituko da.

  • Jaume Grau. Argazkia: @CAOsasuna

    Jaume Grau. Argazkia: @CAOsasuna

Osasunak Jaume Grau erdilaria fitxatzea adostu du Real Madrilekin, jokalari valentziarra Castillan ari baitzen.

Gorritxoek ez diote ezer ordaindu beharrik izango talde madrildarrari; alabaina, jokalaria salduz gero, salmentatik lortutako kopuruaren erdia madrildarrei eman beharko diete.

Grauren eta Osasunaren arteko akordioa hiru urtekoa da, 2022ko ekainaren 30era arte, eta jokalariak 15 milioi euroko etete-klausula izango du, Osasuna Lehen Mailan dagoen bitartean.

Dena dela, 2019/2020 denboraldian, Lugon jokatuko du utzita.