Itxi

Osasuna

BBVA Liga

Osasuna-Sevilla, (3-2): Maila mantentzetik hurbil markagailua iraulita

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Andaluziarrak irabazten hasi dira Negredok sartutako bi golei esker. Bigarren zatian, ordea, Kike Solaren bi golek eta Lekicen beste batek garaipena eman diote Mendilibarrek zuzentzen duen taldeari.

Osasunak garaipen handia eta garrantzitsua lortu du Sevillari 3-2 irabazita Reyno de Navarran. Gorritxoek 0-2ko aurkako emaitzari buelta eman behar izan diote eta lortu dute hori egitea. Garaipen honek salbaziotik gertu uzten du Osasuna. Talde nafarrak 44 puntu ditu eta bost puntura dauka jaitsiera postua.

Partida gaizki hasi da Osasunarentzat. 25. minutuan Negredok 0-1ekoa egin du Sevillarentzat eta bi minutu beranduago, erreakzionatzeko denbora eman gabe, Negredok berak 0-2koa ezarri zuen markagailuan. Osasuna, saiatu zen atsedenaldira orduko aldeak murrizten, baina ez zuen lortu. Horrenbestez, lehen zatia Sevillaren aldeko 0-2ko emaitzarekin bukatu da.

Atsedenaltik bueltan Osasunak erasora jo zuen itsuan, beste ezertan pentsatu gabe eta bigarren zatia hasi eta bere ahala Kike Solak aldeak murriztu ditu 1-2koa eginda. Honek, indarra eta itxaropena eman dio Osasunari eta Mendilibarren mutilek gol aukera ugari sortu dituzte. Minutuak, ordea, aurrera zihoazen eta nafarrek ez zuten gola sartzen. Dena den, Osasunak ez du kemena galdu eta ekinaraen ekinez saria lortu du. 86. minutuan Kike Solak gola sartu zuen eta partida berdintzea lortu zuen (2-2). Bazirudien partida berdinduta bukatu behar zela, baina gorritxoek erasora jotzen jarraitu dute eta 89. minutuan Lekicek gola sartu du. Gol honek 3-2koa ezarri du markagailuan eta emaitza horrekin bukatu da norgehiagoka.

Garaipenak eman dizkion hiru puntuekin Osasunak eskura du maila mantentzea.

Fitxa teknikoa:

3 - Osasuna:
Ricardo; Nelson (Damiá, m.47+), Sergio, Miguel Flaño(Lekic, m.85), Monreal; Puñal, Vadocz; Cejudo, Camuñas, Calleja (Pandiani, m.46); eta Kike Sola.

2 - Sevilla: Javi Varas; Sergio Sanchez (Drago, m.81), Bernardo, Escudé, Dabo; Acosta (Capel, m.66), Medel, Fazio (Zokora, m.62), Perotti; Kanoute eta Negredo.

Golak: 0-1, m.25: Negredo. 0-2, m.28: Negredo. 1-2, m.46: Kike Sola. 2-2, m.87: Kike Sola. 3-2, m.90: Lekic.

Epailea: Muñiz Fernandez.