Itxi

Osasuna

Larunbatean, 17:00etan

Osasunak Bartzelonari irabazi nahi dio etxean lehen garaipena lortzeko

Agentziak | Erredakzioa

Jagoba Arrasateren taldeak garaipen bat lortu du (Leganesen), eta berdinketa bat (Eibarren aurka, etxean).

  • Chimy Avila, Eibarren aurkako partidan

    Chimy Avila, Eibarren aurkako partidan. Argazkia: Efe.

Osasunak Bartzelona hartuko du larunbatean Sadarren. Ligako egungo txapeldunak baja garrantzitsuak ditu; Messi, Luis Suarez eta Dembele min hartuta daude, eta Griezmann izango da kataluniarren izar nagusia. Nafarrek Ligako lehen garaipena lortu nahi dute Sadarren.

Jagoba Arrasateren taldeak lau puntu lortu ditu lehen bi jardunaldietan jokoan izan diren seietatik. Etxean jokatzea ere alde dute nafarrek, Sadarren 26 partida jarraian baitaramatzate galdu barik.

Osasuna sendo aritu da defentsan Liga hasi denetik, eta gorritxoak dira, Sevillarekin, Atletico Madrilekin eta Alavesekin batera, oraindik Ligan golik jaso ez duen talde bakarra.

Arrasatek 18 jokalari deitu ditu larunbateko neurketarako. Kanpoan geratu dira Adrian Lopez, Raul Navas eta Juan Perez.


Ustezko hamaikakoak

Osasuna: Rubén Martínez; Nacho Vidal, Aridane, David García, Estupiñán; Oier, Fran Mérida; Roberto Torres, Brasanac, Rober Ibáñez; eta Chimy Ávila.

Bartzelona: Ter Stegen; Semedo, Piqué, Lenglet, Alba; Busquets, De Jong, Sergi Roberto; Carles Pérez, Rafinha eta Griezmann.

Epailea: Juan Martínez Munuera (Valentziako batzordekoa).

Estadioa: El Sadar.

Ordua: 17.00etan.