Itxi

Osasuna

Sadarren, 21:00etan

Osasunak lehen garaipena lortu nahi du etxean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Jagoba Arrasateren taldeak Betis hartuko du gaur Sadarren, zaleen aurrean lehendabiziko partida irabazteko asmoz.

0:40
Jagoba Arrasate, Osasunako entrenatzailea

Osasuna bere etxean denboraldiko lehendabiziko garaipena eskuratzeko asmoz zelairatuko da gaur Sadarreko berdegunera, 21:00etatik aurrera. Gorritxoek duda-mudaz helduko den Betis izango dute aurrez aurre.

Jagoba Arrasate Iruñeko taldeko entrenatzaileak 22 jokalari sartu ditu deialdian; hortaz, neurketa hasi baino ordu batzuk lehenago emango du 18 jokalarien behin betiko zerrenda.

Neurketa jokatu ezingo dutenak Brasanac, Unai Garcia, Kike Barja eta Iñigo Perez izango dira, taldekideengandik aparte entrenatzen jarraitzen baitute euren lesioetatik suspertzeko bidean.

Joan Francesc Ferrer 'Rubi'-k entrenatzen duen Betis zalantzekin helduko da lehiara. Andaluziarrek lau puntu besterik ez dituzte pilatu liga hasiera honetan, eta hamabosgarrenak dira sailkapen nagusian. Rubik ere hainbat jokalariren hutsunea izango du; izan ere, zigortuta daude William Carvalho portugaldarra eta Loren Moron aurrelaria, eta min hartuta dabiltza Wilfrid Kaptoum, Sidnei da Silva eta Cristian Tello.

Balizko hamaikakoak:

Osasuna: Ruben, Nacho Vidal, David Garcia, Aridane, Estupiñan, Oier, Moncayola o Fran Merida, Roberto Torres, Ruben Garcia, Chimy Avila eta Brandon.

Betis: Joel Robles, Emerson, Mandi, Bartra, Alex Moreno, Guardado, Javi Garcia, Sergio Canales, Fekir, Joaquin, eta Borja Iglesias.

Epailea: Carlos del Cerro Grande.

Futbol-zelaia: Sadar.

Ordua: 21:00.