Itxi

Osasuna

Sendatuta

Iñigo Perezek senda-agiria jaso du

Agentziak | Erredakzioa

Hartara, Joseba Arrasate Osasunako entrenatzaileak bere aginduetara izan dezake hemendik aurrera erdilari nafarra.

  • Iñigo Perez.

    Iñigo Perez. Argazkia: @CAOsasuna

Iñigo Perez Osasunako erdilariak senda-agiria jaso du astearte honetan, eta, horrenbestez, Jagoba Arrasate gorritxoen entrenatzaileak bere aginduetara izan dezake hemendik aurrera.

Jokalari nafarrak lesio luzea izan du eskuin hankako behatz bateko lotailuetan. Izan ere, martxoaren 17an jokatu zuen azken neurketa Osasunarekin, Rayo Majadahondaren aurka, hain zuzen ere.

Iñigo Perezek dagoeneko hiru aste zeramatzan taldekideekin batera entrenatzen, nahiz eta batzuetan bakarkako lan-saioak ere egin izan dituen.

Are gehiago, joan zen ostegunean Osasunak Taxoaren Realaren aurka jokatutako lagunartekoan (0-0) parte hartu zuen, 83 minutu jokatuta.