Itxi

Osasuna

Igandean, 18:30ean

Osasunak Getaferi egingo dio bisita, bolada onari eusteko helburuarekin

Erredakzioa

Talde gorritxoak Alfonso Perez Coliseumean jokatuko du igande honetan, 18:30ean, Ligako 13. jardunaldiko partida.

  • Oier Sanjurgo, Osasuna. Argazkia: EFE

    Oier, Valentziari sartutako gola ospatzen. Argazkia: EFE

Osasunak Getafe izango du aurkari Santander Ligako 13. jardunaldiari dagokion partidan. Neurketa Alfonso Perez Coliseumean jokatuko da igande honetan, 18:30ean.

Iragan astean Ligako hiru partida jokatu ziren, eta, talde gorritxoak zazpi puntu atera zituen, bederatzi posibleetatik. Gainera, joko ona erakusten ari da Osasuna. Jagoba Arrasate entrenatzaileak, argi du oso norgehiagoka zaila izango duela igande honetan: "Gure jokoa ohikoa izango da. Ez da erraza izango gure jokoa egin ahal izatea, baina gure joko-sistema ez da aldatuko aurkariak zelai erdi ona duelako".

Bestalde, Getafe ostegunean Europa Ligako partida jokatzetik dator, eta porrota jaso zuen Baselen aurka (2-1). Hala ere, Jose Bordalas entrenatzaileak aldaketak egingo ditu osteguneko hamaikakoarekin alderatuta, beti egiten baitu taldeak aste berean Europako eta Ligako partidak dituenean.

Ustezko hamaikakoak:

Getafe: Soria; Damian, Djene, Cabrera, Nyom; Jason, Arambarri, Maksimovic, Cucurella; Angel eta Jorge Molina.

Osasuna: Ruben; Nacho Vidal, Aridane, David Garcia, Estupiñan; Roberto Torres, Oier, Fran Merida, Ruben Garcia; Cardona eta Brandon.

Epailea: Cesar Soto Grado.

Zelaia: Coliseum Alfonso Perez.

Ordua: 18:30ean.