Itxi

Osasuna

Igandean, 14:00etan

Osasunak etxean galdu gabe jarraitu nahi du eta Athleticek lehenengoz kanpoan irabazi

Erredakzioa

Gorritxoek 31 partida jarraian daramatzate Sadarren galdu gabe, eta zuri-gorriek ez dute etxetik kanpora garaipenik lortu denboraldi honetan. Neurketa, igandean, 14:00etan.

  • Osasuna. Argazkia: EFE

    Osasunako jokalariak Sadarren sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Osasunak eta Athleticek euskal derbia jokatuko dute igande honetan, 14:00etan, Sadarren. Ligako 14. jardunaldiari dagokion neurketa izango da gorritxoek eta zuri-gorriek jokatuko dutena.

Nafarroako taldeak 31 neurketa jarraian daramatza Sadarren porrotik jaso gabe, etabolada on horri jarraipena eman nahi dio. Bestalde, talde bizkaitarrak, denboraldi honetan lehen aldiz irabazi nahi du etxetik kanpora.

Aridane, Nacho Vidal, Oier, Ruben Martinez eta Rober Ibañez jokalarien bajak izango ditu Osasunak. Ondorioz, hamaikakoa hauxe izan daiteke: Herrera atepean; Lillo, David Garcia, Roncaglia eta Estupiñan defentsako lerroan; Fran Merida, Brasanac, Ruben Garcia eta Roberto Torres zelai erdian; eta Adrian Lopez eta Chimy Avila aurrealdean.

Athleticen aldetik, Muniain, Aduriz eta Beñat ez dira jokatzeko prest egongo. Zalantza da Williamsekaurrelari moduan ala hegalean jokatuko duen. Hauxe izan daiteke zuri-gorrien hamaikakoa: Unai Simon atepean; Capa, Yeray, Iñigo Martinez eta Yuri defentsan; Dani Garca, Unai Lopez, Ibai eta Cordoba zelai erdian; Raul Garcia punta-erdi postuan, eta Williams aurrealdean.