Osasuna
Ospitalera eraman zuten
Cardona ondo dago eta alta jaso du
Erredakzioa
Marc Cardonak garuneko kommozioa izan zuen Sevillaren aurkako partidan aurkari baten ostean talka egin ostean. Ospitalera eraman zuten, gaua bertan pasa zuen, eta alta jaso du jada.
-
Marc Cardona, Nafarroako Unibertsitate Klinikako langileekin. Argazkia: @CAOsasuna
Marc Cardonak garuneko kommozioa izan zuen Osasunaren eta Sevillaren arteko partidan, eta gaua ospitalean pasa ondoren alta jaso du astelehen honetan. Osasunak jakinarazi duenez, jokalaria ondo dago, eta etxean aurkitzen da jada.
Aurrelariak talka egin zuen Diego Carlos Sevillako jokalariarekin neurketako 23. minutuan eta ezin izan zuen jokatzen jarraitu. Gainera, ospitalera eraman behar izan zuten, garuneko kommozioa zuelako.
Twittereko kontuaren bitartez, Osasunak eskerrak eman nahi izan dizkie klubeko medikuei, baita Sevillako medikuei ere, zelaira azkar irtetearren eta azaldu zuten arduragatik.