Osasuna
Osasuna
Marc Bertran: 'Laguntzeko prest nator'
Erredakzioa
Reyno de Navarra futbol zelaian aurkeztu du talde nafarrak Tenerifetik fitxatutako hegalaria.
Marc Bertran defentsa aurkeztu du gaur Osasunak. Tenerifen bost denboraldi eman ditu Bertranek eta hurrengo hiruak Iruñeko taldean jokatuko ditu. Hegalariak adierazi duenez, "gogotsu eta ilusioarekin" heldu da talde gorritxora.
Osasunaren proposamena jaso zuenetik gauzak "argi" izan dituela adierazi du Bertranek, informazio "postiboak" heldu baitzitzaizkion talde nafarraren inguruan. "Talde on batera natorrela badakit, umila eta langilea, eta laguntzeko prest nago" adierazi du defentsak.