Itxi

Osasuna

2. jardunaldia

Atletico-Osasuna (0-0): Puntu ona Calderonen

Erredakzioa

Ninok garaipenaren gola sartzeko aukera izan du luzapenean, baina madrildarrek ere gol aukera garbia izan dute azken minutuetan. Riesgo lesionatu da eta Andres sartu da haren ordez.

  • Atletico-Osasuna. Argazkia: EFE

    Atletico-Osasuna. Argazkia: EFE

Atletico Madrilek eta Osasunak hutsean berdindu dute Vicente Calderonen, puntu ona gorritxoentzat. Etxekoek hobeto jokotu dute eta eurenak izan dira ere gol aukera garbienak. Osasunako Riesgo eta Andres atezainen lana erabakigarria izan da.

Dena den, ondo defendatu du Mendilibarren taldeak eta aurkariaren atera ere hurbildu da. Nekounamek eta Ninok sortu dituzte abagune arriskutsuenak.

Azken minutuak zirraragarriak izan dira. Ninok garaipenaren gola sartzeko aukera izan du luzapenean, baina madrildarrek ere gol aukera garbia izan dute.

Fitxa teknikoa:

0 - Atletico Madril: Courtois; Silvio, Perea, Dominguez, Filipe Luis; Tiago (Juanfran, 75'), Mario Suarez, Gabi; Reyes, Adrian eta Salvio (Arda Turan, 61').

0 - Osasuna: Asier Riesgo (Andres Fernandez, 44'); Marc Bertran, Sergio, Roversio, Raitala; Cejudo, Nekounam, Puñal, Timor (Lamah, 59'); Nino eta Kike Sola (Lolo, 80').