Itxi

Osasuna

Irango selekzioarekin

Osasuna: Nekounamen Qatarren kontrako partidan lesionatu da

Erredakzioa

Bestalde, Riesgo aparte entrenatu da berriro ere. Ez dirudi prest egongo denik Sportingen kontrako partidarako.

  • Nekounam, ezkerrean. Argazkia: EFE

    Nekounam, ezkerrean. Argazkia: EFE

Osasunan Nekounam da gaur albiste. Atzo, Qatarreko eta Irango selekzioen arteko partida jokatu zen, 2014ko Asiako Mundu Txapelketarako sailkatze-partida, hain justu, eta Osasunako jokalariak 37. minutuan utzi behar izan zuen zelaia, ezker-belaunean min hartuta.


Nekounam gaur arratsaldean iritsiko da Iruñera, baina oso kezkatuta omen dago atzo hartutako kolpearekin, izan ere, duela lau urte, Vila-realen kontrako denboraldiaurreko lagunartekoan eskumako belauneko lotailu gurutzatua hautsi baitzuen.

Bestalde, gaurko lan-saioan, Riesgo aparte entrenatu da. Ez dirudi prest egongo denik Sportingen kontrako partidarako.