Osasuna
Domingo, 19:30 horas
Osasunak garaipena lortu nahi du Getaferen aurka Europara begira jartzeko
Agencias | Redacción
Talde gorritxoak Sadarren jokatuko du Ligako 34. jardunaldiari dagokion partida, igande honetan, 19:30ean.
-
Cucurella eta Nacho Vidal, lehen itzuliko Getafe - Osasuna partidan. Argazkia: EFE
Osasunak mailari eustearen helburua beteta du asteazkenean Eibarren aurka garaipena lortu ostean, eta igande honetan Europarako postuen lehian sartzeko aukera izango du, Getaferi irabazten badio.
Gorritxoek sei puntura daukate sailkapeneko seigarren postuan den Reala, eta, zortzi puntura seigarren den Getafe. Jagoba Arrasate entrenatzaileak Enric Gallegoren baja izango du, aurrelariak partida bateko zigorra bete behar baitu. Marc Cardonak beteko du Gallegoren hutsunea hamaikakoan.
Bestalde, Getaferen helburua seigarren postuari eustea izango da. Jose Bordalas teknikariak zuzentzen duen taldeak ez ditu jokatzeko prest izango Erick Cabaco eta Peter Etebo.
Ustezko hamaikakoak:
Osasuna: Sergio Herrera; Nacho Vidal, Aridane, David Garcia, Estupiñan; Roberto Torres, Oier, Iñigo Perez, Ruben Garcia; Cardona eta Adrian.
Getafe: Soria; Damian, Etxeita, Chema, Olivera; Nyom, Maksimovic, Arambarri, Cucurella; Jaime Mata eta Jorge Molina.
Epailea: Mario Melero Lopez.
Zelaia: Sadar.
Ordua: 19:30ean.