Osasuna
Gaur, 20:30ean
Harrobiko Aimar eta Hualde, Betisen kontrako deialdiko nobedadeak
eitb.eus
Jagoba Arrasatek 22 jokalari deitu ditu Betisen aurkako partidarako. Marc Cardona, Enric Gallego eta Ruben Garcia ez dira deialdian sartu min hartuta baitaude
-
Gorritxoak, Gallegoren gola ospatzen. EFE
Jagoba Arrasatek Osasunako entrenatzaileak 22 jokalari deitu ditu gaur Real Betisen aurkako partidarako (20:30).
Entrenatzaile gorritxoak deitutako jokalarien zerrenda jakinarazi du gaur goizeko lan saioaren ostean.
Harrobiko Aimar eta Hualde deialdiko nobedadek dira eta Benito Villamarinen izango dira. Chimy Avilak eta Rober Ibañezek euren errekuperazio prozesuekin jarraitzen dute. Marc Cardona, Enric Gallego eta Ruben Garcia ez dira deialdian sartu min hartuta baitaude. Unai Garciak arazo "vestibular" bat du ezkerreko belarrian eta ez dago jokatzeko prest
Ustezko hamaikakoak:
Betis: Dani Martin; Emerson, Mandi, Feddal, Bartra, Alex Moreno; Guardado, Guido Rodriguez, Tello; Fekir eta Loren Moron.
Osasuna: Sergio Herrera; Nacho Vidal, Aridane, David Garcia, Estupiñan; Roberto Torres, Darko, Oier, Iñigo Perez; Adrian eta Arnaiz.
Epailea: Alejandro Hernandez-Hernandez.
Estadioa: Benito Villamarin.
Ordua: 20:30ean.