Itxi

Osasuna

Los Carmenes

Granada-Osasuna (1-1): Sari txikia gorritxoentzat

Erredakzioa

Nafarroako taldeak gola sartu du azken minutuan, baina epaileak baliorik gabe utzi du legezkoa izan den gola.

01:59
Mendilibar:

Granadak eta Osasunak bana egin dute Granadako Los Carmenes futbol-zelaian, BBVA Ligako seigarren jardunaldian.

Lehenengo zatia Granadaren nagusitasunarekin hasi da, aukerak ere bereak izan dira baina Andres Fernandezen atean ez dute arrisku gehiegirik sortu. Talde gorritxoak ez du 20. minutura arte jaurtiketarik egin.

Kike Solak lehenengo aukera izan du baina ez du asmatu. Hiru minutu geroago, Raul Garciak gola egin du atzealde zuri-gorriaren hankasartzea baliatuta

Bigarren zatia lehenengoa amaitu bezala hasi da, gorritxoen nagusitasunarekin. Hala ere, talde nafarra ondoen ari zen momentuan, Fran Ricoren gola heldu da.

Azken zatian, andaluziarrak hobeto aritu dira, baina Osasunak eduki du garaipena esku artean. Ibrahimak gola egin du, baina epaileak gola baliorik gabe utzi du erabaki ulertezin batekin.

Fitxa teknikoa:

Granada: Roberto; Nyom, Mainz, Diakhaté, Siqueira (Jaime Romero, min. 35); Yebda, Moisés (Frán Rico, min. 45); Martins (Geijo, min. 39), Dani Benítez, Jara; Uche.

Osasuna: Andrés Fernández; Marc Bertrán, Flaño, Rubén, Damiá; Puñal, Raúl García (Nekounam, min. 78); Cejudo (Calleja, min. 67), Lamah (Ibrahima, min. 80), Nino; Kike Solá.

Golak:

0-1, min. 28: Raúl García.
1-1, min. 63: Frán Rico.