Itxi

Osasuna

Isolatuta egon ostean

Arrasatek alta jaso du COVID-19a gainditu ostean eta taldea zuzentzen hasiko da

Erredakzioa

Osasunako entrenatzaileak baimena jaso du taldea zuzentzen hasteko, Ligak ezarritako osasun-protokoloa bete eta medikuen alta jaso ostean.

  • Jagoba Arrasate

    Jagoba Arrasate, Osasunako entrenatzailea. Argazkia: EFE

Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak alta jaso du COVID-19a gainditu eta isolatuta egon ostean. Teknikariak positibo eman zuen abuztuaren 12an taldeak egin zituen frogetan, nahiz eta sintomarik gabe egon den.

Euskal entrenatzailea taldea zuzentzen hasiko da asteazkenean, Osasunak astearte arratsaldean Ligaren onespena jaso ostean. Behin Ligak ezarritako osasun-protokoloa beteta, Arrasatek baimena du taldea zuzentzen hasteko. Asteazkenean taldearekin batera joango da Miranda Ebrora, Osasunak Mirandesen aurka jokatuko duen denboraldi-aurreko partida zuzentzeko.

Orain arte, Jagoba Arrasate isolatuta egon den epean, Bittor Alkiza Osasunako bigarren entrenatzaileak zuzendu ditu lansaioak.