Itxi

Osasuna

LaLiga, 2. jardunaldia

Osasuna galtzaile atera da Getafetik

Agentziak | Erredakzioa

Matak egin du partidako gol bakarra, 55. minutuan.

1:45
Getafe - Osasuna: Aridane

Jaime Matak egindako gol batek hiru puntuak eman dizkio Getaferi, gol aukerarik egon ez den neurketa korapilatsuan. Getafek iazko itxura bera ematean ari da aurtengo denboraldian. Osasunari, berriz, kosta egiten ari zaio aurkariaren atean arriskua sortzea.  

Gol horrek eta David Soriak neurketaren amaieran egindako geldiketek hiru puntuak eman dizkiete madrildarrei. Cuchu Fernandez izan da erasoan izan duten berritasuna.

Nafarrek ez diote etekina atera partidari. Bigarren partida zuten ligan, eta Getafek lehenengoa, eta ezin izan diote Cadizen aurka lortutako garaipenari jarraipenik eman.

Fitxa teknikoa

1 - Getafe: David Soria; Damián (Cavaco, 93. min), Djene, Etxeita, Olivera; Nyom, Maksimovic (Ángel, 93. min), Arambarri, Cucurella; Mata (Enes Unal, 87. min) eta Cucho Hernández (David Timor, 80. min).

0 - Osasuna: Sergio Herrera, Facu Roncaglia (Nacho Vidal, 66. min), David García, Aridane, Juan Cruz; Roberto Torres (Enrique Barja, 76. min), Oier (Lucas Torró, 83. min), Íñigo Pérez (Marc Cardona, 66. min), Moncayola; Rubén García eta Adrián (Calleri, 76. min).


Gola: 1-0, m.55: Mata.