Osasuna
BBVA Liga
Mendilibarrek Sergio eta Roversio berreskuratuko ditu San Mameserako
Erredakzioa
Osasunako ohiko zentralak taldera itzuliko dira lesio muskular bana atzean utzi eta gero.
-
Osasunako entrenatzaileak bi jokalariak berreskuratuko ditu. Argazkia: EFE
Osasunako entrenatzaileak, Jose Luis Mendilibarrek, bere taldeak San Mamesen Athleticen aurka jokatuko duen partidarako prest izango ditu Sergio eta Roversio. Bi zentralek ez dute azken partidetan jokatzerik izan, lesio muskular bana direla eta. Asturiaseko jokalaria BBVA Ligako bigarren partidan lesionatu zen, Sportingen aurka, eta Brasileko jokalaria laugarrenean, Sevillaren kontra.
Bestalde, Zaldibarreko entrenatzaileak Javad Nekounam irandarra berreskuratu du, azken jardunaldian jokatu gabe egon eta gero. Hori dela eta, Mendilibarrek taldeko jokalari guztiak izango ditu prest, Masoud Shojaei eta Jon Echaide, beren lesioetatik osatzeko denbora asko behar duten jokalariak, izan ezik.