Itxi

Osasuna

8. jardunaldia

Osasunak galdu egin du etxean Atleticoren aurka (1-3)

Agencias | Redacción

Simeoneren mutilek Joao Felixen (2) eta Torreiraren golekin irabazi dute. Gorritxoen aldetik Budimirrek sartu du gola, bere debutaren egunean.

0
Osasuna – Atletico Madril partidako laburpena eta gol guztiak

Osasunak galdu egin du Atleticoren aurka (1-3), Sadarren, larunbat honetan jokatu den LaLigako 8. jardunadiari zegokion neurketan.

Ia aukerarik izan ez duen intentsitatez beteriko lehen zatian, Vitoloren ekintza batek markagailua desorekatzeko bidea eman die madrildarrei. Roncagliak bulltzakada eman dio Atleticoko jokalariari, eta epaileak ez du zalantzarik izan penaltia adierazteko. Joao Felix arduratu da baloia sare barrura bidaltzeko (42. minutua).

Geroago, bigarren zatiaren hasieran, portugaldarrak beste penalti bat izan du bere alde, baina oraingo horretan huts egin du(zutoinera). Aitzitik, 70. minutuan 0-2koa erdietsi du, eskuinkada on batekin.

0-2eko hori lortu aurretik, Atleticok hainabt abagadune eduki ditu markagailuko aldea handitzeko: Correak baloi bat jaurti du zutoinaren aurka, eta buruz buruko bat alperrik galdu du Sergio Herreraren aurrean, baita Vitolok ere.

Hala ere, Jagoba Arrasatek zuzentzen duen taldea ez da amore ematen duen horietakoa, eta Ante Budimirrek aldea murriztu du buruz, gorritxoekin debutatu duen partidan (1-2).

Neurketa azken hamar minutuetan sartu da markagailua estu zegoela, baina Lucas Torreirak behin betiko utzi du erabaita 89.ean erdiesti duen golarekin.

Fitxa teknikoa:

1 – Osasuna: Sergio Herrera; Roncaglia (Nacho Vidal, 84. min), Unai García, David García, Íñigo Pérez; Rubén García, Oier (Torró, 59. min), Moncayola, Jony (Roberto Torres, 68. min); Adrián (Budimir, 68. min), Gallego (Kike Barja, 68. min).

3 – Atletico: Oblak; Trippier, Savic, Giménez, Hermoso; Correa (Lemas, 86. min), Koke, Herrera, Vitolo (Felipe, 91. min); Joao Félix (Torreira, 85. min), Llorente.

Golak: 0-1, 43. min: Joao Félix, penaltiz. 0-2, 70. min: Joao Félix. 1-2, 85. min: Budimir. 1-3, 88. min: Lucas Torreira.

Epailea: Xavier Estrada. Txartel horiak: Sergio Herrera (Osasuna);  Koke eta Llorente (Atletico).