Itxi

Osasuna

BBVA Liga

Getafe-Osasuna (2-2): Puntu arraroa etxetik kanpo

Erredakzioa

Berdegunean etxeko taldea nagusi izan den arren, gorritxoak birritan aurreratu dira markagailuan Ibrahimaren golekin, baina Guizak merezitako puntua lortu du Getaferentzat.

01:42
Mendilibar: 'Denetarik gertatu da'

Osasunak puntu arraroa eskuratu du etxetik kanpo Getaferen aurka (2-2). Etxekoek hobeto jokatu dute, baina nafarrak hiru puntuak lortzetik gertu izan dira. Denboraldiko bosgarren garaipena Mendilbarren gizonentzat.

Getaferentzat izan da baloiaren jabetza lehen zatian, baina Osasunak estreinatu du markagailua, 7. minutuan, Ibrahimaren gol batekin. Raul Garciak ezkerretik erdiratu du eta Senegaleko jokalariak buruz zulatu du sarea Moya atezainaren labainkada baliatuz. Baina Getafe zen nagusi. Osasuna atzean geratu da kontraerason baten zain.

62. minutuan, saria lortu du Madrilgo taldeak Dani Guizaren golari esker, justua benetan. Baina lau minutu geroago Ibrahimak bere bigarren gola egin eta Osasuna aurreratu du berriro ere. Bigarren gola eta protagonista berdinak: Raul Garciaren erdiraketa eta aurrelariaren gola.

76. ean binakoarena heldu da. Ezkerretik Miguel Torresek erdiratu eta buruarekin Andres Fernandez atezaina gainditu du Guizak.

Igandean Levante lehen mailako taldea hartuko du Osasunak etxean. Partida handia Reyno de Navarran 16:00etatik aurrera.

Fitxa teknikoa:

2.- Getafe: Moya; Varela, "Cata" Diaz, Lopo, Miguel Torres; Ruben Perez (Michel, 7'1), Lacen (Sarabia, 7'1); Pedro Rios (Guiza, min. 52'), Abdel Barrada, Diego Castro; Miku.

2.- Osasuna: Andres Fernandez; Marc Bertran, Sergio Fernandez, Lolo, Raitala (Calleja, 46'); Puñal, Nekounam, Raul Garcia (Timor, 83'); Cejudo (Damia, 26'), Ibrahima eta Nino.

Golak:

0-1, 7': Ibrahima.

1-1, 62': Güiza.

1-2, 65': Ibrahima.

2-2, 76': Guiza.