Osasuna
Gaur, 21:00etan
Valladolid-Osasuna, hil ala biziko partida
eitb.eus
Bi taldeak sailkapeneko putzuan dira, jaisteko postuetan hain zuzen ere, beraz, garaipena nahitaezkoa.
-
Osasunak berriro irabazi nahi du
Gaur gauean iluntzeko 21:00etan Valladolidek eta Osasunak indarrak neurtuko dituzte Jose Zorrilla futbol-zelaian.
Jaisteko postuetan dira bi taldeak, beraz, oso garrantzitsua da hiru puntuak lortzea. Gorritxoek irabazi zuten azken partida urriaren 24an izan zen, mendeurrenaren egunean Athletici 1-0 irabazi ziotenean Sadar futbol-zelaian.
Jagoba Arrasate entrenatzaileak jokoaren abiadura handitu behar dutela adierazi du prentsa aurrean, "jokatzeko ideia ez dugu aldatu behar, baina bai hobetu". Aurkariaren inguruan Sergio Gonzalez teknikari berria heldu zenetik Valladolid ordenatuago dagoela eta zailago dela taldeari mina egitea nabarmendu du Arrasatek.
Fabian Orellana eta Joaquin jokatzeko prest daude eta Guardiola aurrelariaren parte hartzea kolokan dago.
Ustezko hamaikakoa
Valladolid: Masip; Hervias, Joaquin, Bruno, Nacho; Orellana, Alcaraz, Fede San Emeterio edo Roque Mesa, Oscar Plano; Marcos Andre eta Weissman edo Guardiola.
Osasuna: S. Herrera; Roncaglia, Aridane, David Garcia, Juan Cruz; Roberto Torres, Darko, Oier, Ruben Garcia; Calleri eta Budimir.
Epailea: Cordero Vega
Futbol-zelaia: Jose Zorrilla.
Ordua: 21.00.
PROGRAMA DE LA JORNADA 13 DE LALIGA SANTANDER.
Ostirala 11
Valladolid - Osasuna. 21.00.
Larunbata 12
Valentzia - Athletic Club. 14.00.
Getafe - Sevilla. 16.15.
Huesca - Alaves. Melero López (C.Andaluz) 18.30.
Real Madril - Atletico. 21.00.
Igandea 13
Reala - Eibar. 14.00.
Betis - Vila-real. 16.15.
Elx - Granada. 18.30.
Bartzelona - Levante. 21.00.
Astelehena 14
Celta - Kadiz. 21.00.