Itxi

Osasuna

Asteburu honetan futbolik ez

Osasuna: Atsedena, mentalki eta fisikoki osatzeko

Erredakzioa

Bernabeun jasotako 7-1eko gol-zaparrada ahaztu beharko dute eta lesionatuta dauden jokalariak berreskuratu.

  • Osasunaren entrenamendua Taxoaren. Argazkia: EITB

    Osasunaren entrenamendua Taxoaren. Argazkia: EITB

Mentalki eta fisikoki osatzeko baliatuko du Osasunak asteburu honetako atsedena. Igandean gol-zaparrada jaso zuten nafarrek Santiago Bernabeun (7-1) eta oraindik asko dira lesionatuta dauden jokalariak.

Kike Sola taldekideekin entrenatu zen astelehenean, baina Echaide, Sergio, Marc Bertran, Roversio, Raitala, Lamah eta Masoud jokalariak min hartuta daude oraindik ere.

Osasunak ez du astearte honetan entrenatuko eta asteazkenean lan-saioetara itzuliko da, larunbata arte. Igandean, atsedena berriro ere.